Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Franko, Ivan

Ukrainako idazle abertzalea (Nagevitx, Galitzia, 1856 - Lvov, 1916). Idazle oparoa izan zen; Ukrainako folklorearekiko joera berpiztu zuen eta poesia bilduma onak eskaini zituen: Mojsej (1905, Moises). Ukrainako Herriko Alderdi Erradikala, alderdi progresista eta abertzalea, sortu zuen. Ukrainerara itzuli zituen Marxen Kapitala eta Engelsen Anti-Dühring liburuetako pasarte batzuk.