Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fosfatazio

iz. Teknol. Altzairuen azala eguratsetik babesteko erabiltzen den teknika, azal horretako altzairua fosfato konplexuz osatutako kristal gogor eta egonkor bilakarazten duena. Altzairuzko piezak, koipea kendu ondoren, irakiten dagoen fosfatoen disoluzio batean sartzen dira ordu betez, eta horrela, burdin fosfato konplexuz egindako geruza babesle bat eratzen da piezen azalean. Prozesu hori eragin zaien altzairuetan —altzairuzko piezen tasun fisikoak aldatu gabe— ez dira elektrolisi prozesuak gertatzen eta hobeto lotzen dira pinturak.