Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Forest, Eva

Katalan idazle eta argitaratzailea, Euskal Herrian bizi dena (Bartzelona, 1928). Familia anarkista batean hezi zen, eta txikitako ikasketak etxean egin zituen. Medikuntza ikasketak egin zituen Madrilen eta psikiatriaren arloan jardun zuen lanean Luis Martín Santos eta Carlos Castilla del Pinorekin batera. 1955ean Alfonso Sastre ezagutu eta hiru seme-alaba izan dituzte elkarrekin. Egun Hiru argitaletxea zuzentzen du eta literaturan modu eta era askotako lanak kaleratzen ditu. 1999an, esaterako, Irak: ¿un desafío al nuevo orden mundial? saiakera eman zuen argitara, Irakera egindako bidaia baten kronika; herri horri buruz ikuspegi desberdina ematen saiatzen den lana da.