Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ford, Sean Aloysius O’Fearna

(John deitua) Estatu Batuetako zinemagilea, jatorriz irlandarra (Cape Elisabeth, 1895 - Hollywood, 1973). Trinkotasun eta oparotasunagatik (100 filmetik gora), berebiziko garrantzia eta ospea izan zuen Estatu Batuetako zinemagintzan. Western filmetan trebezia berezia izan zuen eta ordu arte ezagutu ez zuen handitasun epikoa itsatsi zion film mota horri. Gizonen arteko anaitasun indartsua eta zuzentasuna goraipatzen ditu, eta abentura tragedia bilakatzera iristen da. Obra nagusiak: The Lost Patrol (Patruila galdua, 1934), The Whole Town’s talking (Hiri osoa ari da hortaz hizketan, 1935), The Informer (Salataria, 1935), Stage coach (Diligentzia, 1939), Grapes of Wrath (Haserrearen mahats-aleak, 1940), How the west was won (Nola irabazi zen mendebala, 1962).