Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fobia

iz. Neurriz gaineko beldurra.  v  Askotan estuasunezko egoera baten ondorio izaten da. Fobiak fisikoak edo psikikoak izan daitezte. Fotofobia (argitasuna jasan ezin duten gaisoek izaten dutena) fobia fisikoa da. Fobia psikikoak psikismoaren gaixotasun batek edo besterik gabe psikismoaren nekeak (neurastenia) eragindakoak izaten dira, eta errealitate objetiboan arrazoirik ez dute. Eritasun hori lan intelektuala egiten dutenek izan dezakete, eta baita arrisku handitan ibiltzen direnek edo emozio gogorrak bizi dituztenek ere. Hauek dira fobia batzuk: agorafobia (leku zabaletan ibiltzeko beldurra), klaustrofobia (leku itxietan egoteko beldurra), antropofobia (besteekin egoteko beldurra), nosofobia (gaixotasunak hartzeko beldurra), eritrofobia (aurpegia lotsaz gorritzeko beldurra).