Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flynn, Errol

Zinema aktorea (Hobart, Tasmania, Australia ?, 1909 - Vancouver, 1959). Abenturazale erromantikoa zen, bai film tan bai bere bizitzan. Bere bizitzaz historia asko asmatu zituen. Abentura film askotan parte hartu zuen: Blood kapitaina, Gaztelako burlatia, Robin Hood-en abenturak, Dodge City, Gentleman Jim, They Died With Their Boots On (Botak jantzita zituztela hil ziren), etab.