Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Flinders, Matthew

Itsasgizon eta esploratzaile ingelesa (Donington, 1774 - Londres, 1814). Australiako hego-ekialdea (1795-97) eta hegoa (1801-03) aztertu zituen eta Van Diemen lurraldea (Tasmania) uharte zela egiaztatu zuen. Itzultzerakoan Maurizio uhartean atxiloturik egon zen 1810a arte. Bidaia horretako gertaerak A Voyage to Terra Australia liburuan (1814) idatzi zituen.