Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fletcher, John

Antzerkigile ingelesa (Rye, 1597 - Southwark, 1625). Cambridgen egin zituen ikasketa klasikoak, antzerkigintzan hasi aurretik. Francis Beaumont bere laguntzailearekin batera, hogeiren bat komedia idatzi zituen, asmaketaren aldetik harrigarrizko gertariak eskainiz, grinak azpimarratuz eta hizkuntza oparotasuna hautatuz. Beaumont hiltzean (1616), Massinger, Ben Johnson, Tourneur eta Middleton izan zituen laguntzaile.