Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fitch, Val Logsdon

Estatubatuar fisikaria (Merriman, Nebraska, 1923). Estatu Batuetako Armadaren Manhattan proiektuan (lehen bonba atomikoa egiteko isilpeko programa) parte hartu zuen. 1948an ingeniaritza elektrikoko ikasketak bukatu zituen Montréalgo Unibertsitatean, eta 1954an fisikako doktoregoa lortu zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitatean. 1954. urtetik aurrera irakasle izan da New Jerseyko Princeton Unibertsitatean. 1980an Fisikako Nobel saria jaso zuen J.W. Croninekin batera, atomoaren barruko partikulen jokabidean denboraren noranzkoak duen eraginaren gaineko ikerketengatik.