Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Finney, Albert

Britainiar aktore eta zuzendaria (Salford, Lancashire, 1936). Arte Dramatikoko Errege Akademian (RADA) ikasi zuen. Aktore gisa egin zuen lehen lana Tony Richardsonen Animatzailea (1960) izan zen, Laurence Olivierrekin batera. Ondoren, Saturday night, sunday morning (1961) eta Tom Jones (1963) filmetan parte hartu zuen. Londres eta New Yorken hainbat antzerki lan antzeztu ondoren, bere garaiko aktore ingeles ospetsuenetako bat bihurtu zen. Audrey Hepburnekin lan egin zuen Stanley Donenen Bi errepidean (1967) filmean. Urte horretan bertan zuzendu zuen bere lehen filma, Charlie Bubbles, eta aktore lana ere egin zuen bertan. Finneyren beste lan batzuk dira: Orient Express-eko hilketa (1974), Aktorearen itzala (1983), Sumendiaren azpian (1984), Aingeru eroria (1987), Miller’s Crossing (1991), Garrantzirik gabeko gizona (1994).