Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

filologia

iz. Hizkuntzak testu azterketaren bidez ikertzen dituen jakintza.  v  Hizkl. Literatura eta Hizkuntzalaritza finkatu ziren garaitik aurrera, filologia hizkuntzalaritzaren alorrean sartu zen. Filologiaren eginkizun berezia testuak ikertzea eta hizkuntzak historian zehar izan dituen aldaerak aztertzea da. Filologia konparatiboak hizkuntzen arteko harremanak eta hizkuntzaren garapena aztertzen zuen, baina gaur egun Hizkuntzalaritza konparatiboa esaten zaio jakintza horri.