Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

filodendro

iz. Bot. Arakazeoen familiako landare igokaria (Philodendron pertusun). Genero-izen berorekin ezagutzen den hainbat landare. Philodendron eta monstera genero-izena dutenen sailkapenean 200 bat landare mota desberdin biltzen dira. Hostoak, batzuek berdeak, besteek zuriak eta beste batzuek gorriak izaten dituzte. Landare oso hazkorrak direnez eustarba behar izaten dute luzatzean. Berez, Ameriketako tropiko lurraldeetakoak dira, baina etxe barruetan apain egiteko ere oso erabiliak dira. Tropiko lurretatik kanpora landatu nahi izanez gero oso toki epeletan aldatu behar izaten da. Badira filodendro batzuk nekazaritzan erabiltzen direnak, Philodendron scandens micans, batez ere.