Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ficker, Peter Racine

Britainiar musikagilea. Londresko Royal College of Music eskolan ikasi zuen. 1952. eta 1964. urte bitartean konposizioko irakasle izan zen bertan. 1964. urtean Estatu Batuetara joan zen, eta Kaliforniako Unibertsitatean geratu zen irakasle. Bere lana berritzailea izan zen, eta harrera ona izan zuen, bai bere herrian, bai atzerrian. Lanen artean ditu: aire tresnetarako Quintet (1947), First Symphony (1948-1949), Prelude, elegy and finale (1949), Vision of the Judgment (1957-1958), orkestrarako lanen artean biolinerako bi kontzertu, biola eta pianorako kontzertu batzuk eta antzerki, zinema nahiz irratirako hainbat lan.