Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ficino, Marsilio

Italiar filosofo eta humanista (Figline, Toskana, 1433 -Careggi, Florentzia, 1499). Apaiz helenista eta filosofo hori Florentziako eskola “platoniko” delakoaren irakasle izan zen eta Nafarroako Margarita, Paracelso, John Colet eta Lorenzo Medici izan zituen ikasleen artean. Platonen elkarrizketak itzuli zituen, eta areago Corpus Hermeticum-eko zati bat, neo-platonikoen obrak (Porfirio, Plotino eta Proklus) eta Diniosio Aeropagokoaren izenean daudenak. De christiana religione etaTheologia Platonica idatzi zituen.