Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferreira, António

Portugalgo poeta (Lisboa, 1528 - Lisboa, 1569). Legegizona izan zen eta humanismoa bultzatu zuen Portugalen. Haren obra ezagunena Tragedia de Inés de Castro izan zen (1558. urtean idatzia). Hari esker Ines de Castro heroi nagusitzat daukate Portugalen.