Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando IIIa Habsburgokoa

Alemaniako enperadore 1637-1657 bitarteko urteetan, Bohemiako erregea 1625-1657 urteetan, Hungariako erregea 1627-1657 urteetan eta Erromako erregea (Graz, 1608 - Viena, 1657). Fernando II.a bere aitaren ondorengoa; suediarrak menderatu zituen Nördlingen-en Gallas jeneral austriarrak lagunduta (1634) eta Suediaren eta Frantziaren kontrako borrokan jarraitu zuen Hogeita Hamar Urteko Gerran, Westfaliako bakea sinatu arte (1648).