Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fernando IIIa Austriakoa

Toskanako duke handia eta Austriako artxidukea (Florentzia, 1769 - Florentzia, 1824). Leopoldo II.a enperadorearen bigarren semea zen eta harengandik jaso zuen 1790ean dukerria. 1799an lurralde guztiak kendu zizkion Frantziako Direktorioak, baina Lunevilleko Hitzarmenean (1801) berriro eskuratu zituen eta Salsburgoko printzerria lortu zuen ordainetan (1803); Würzburgeko dukerri handiaz trukatu zuen Salsburgoko printzerria (Presburgeko Hitzarmena, 1805). Toskana berreskuratu zuen 1814ean, Napoleonen aurkako gerraren ondoren.