Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fergana

edo Ferghana. Uzbekistango ekialdeko lurraldea, Fergana haraneko hego-mendebalean. 7.100 km2 eta 1.850.000 biztanle (1983). Hiriburua: Fergana. Kontinente barruko klima du. Basamortu eremuak ditu iparraldean, eta Bolshoi eta Yuzhny ibaiek ureztatzen dituzte hegoaldeko lurrak. Kotoi asko ekoizten da hegoaldean; iparraldean, berriz, petrolioa ateratzen da. Industria Fergana, Kokand eta Margilan hirietara biltzen da nagusiki. Uzbekiarrak dira Ferganako biztanleen % 90a.