Feraoun, Mouloud
Aljeriar idazlea eta irakaslea (Tizi-Hibel, Kabilia Handia, 1913 - El-Biar, 1962). Frantsesez idatzi zuen. Berberiarren eta Kabiliako nekazarien bizimoduari buruzko gauza bitxiak kontatu zituen bere obretan. Kabilian eta Aljeren irakasle izan zen; bere bizitza osoa irakaskuntzan eta Aljeriaren indepentziaren aldeko ahaleginetan eman zuen. O.A.S.-ek hil egin zuen. Obrak: Le fils du pauvre (1950, Behartsuaren semea); bertan haurtzaroko gorabeherak kontatzen ditu; La terre et le sang (1953, Lurra eta odola), Les chemins qui montent (1957, Goranzko bideak). Liburu horietan guztietan eta Egunkarian (1962) bere herriko aztura zaharrekiko maitasuna eta bi zibilizazioetan banatuta egoteagatik noraezean zebiltzen herrikideenganako kezka adierazi zuen. Poesia itzulpenak ere egin zituen, Poésies de Si Mohand (1954, Si Mohand-en poesiak).