Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

fenomenalismo

iz. Fil. Den errealitate bakarra hauteman daitekeena dela dioen filosofia teoria. Fenomenalismoaren arabera errealitate bakarra fenomenoak dira; gizonaren ezagutzak fenomenoak soilik hauteman ditzake eta horiek osatzen dute bere ezagutza. Ideia horren oinarrian Kantek errealitateari buruz egindako bereizketa dago; bereizketa horren arabera, “mundua bera” gizonaz kanpotikoa da, gizonak ezin du hauteman edo ezagutu mundu hori, gizonak fenomenoen mundua soilik hauteman dezake. Fenomenalismoan, ordea, joera asko bereziten dira eta Kantek errealitatea fenomenoetatik desberdina dela esaten du, baina Renouvier-ek, adibidez, fenomenoaz gainerako errealitaterik ez dela esaten du. Ilustrazioaren filosofia da fenomenalismoa.