feniziera
iz. Feniziako hizkuntza. v Hizkuntza semitikoa da, antzina feniziarren mendeko lurraldeetan (Siria, Palestina eta Mediterraneo inguruko beste herri batzuetan) hitz egiten zena. Hebreerarekin eta moabiten hizkuntzarekin antz handia zuen; kanaandar hizkuntzen taldea osatzen zuten hirurek. K.a. XXI. mende ingurukoa da aurkitu den fenizierazko lehenengo idazkia. K.a. I. mende inguruan arameierak bere tokia hartu zuela uste da. Grekozko eta latinezko hitz asko ditu, eta baita egiptoeratik, hebreeratik eta akadieratik hartutakoak ere. 22 zeinuko alfabetoa erabiltzen zen idazteko, kontsonantez soilik osatua.