Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fenix

(Gr. Phoinix) Mit. Elezaharretako hegaztia, hilez gero bere errautsetatik berpizten omen zena. Herodotoren esanetan, 500 urtero Heliopolisen azaldu ohi zen, bere sortzailea bertan hilobiratzera. Beste batzuek diotenez, heriotza hurbil zuenean, habia bat egiten zuen Fenixak, bere ondorengoa han jaio zedin. Geroagoko elezaharretan, berriz, Fenix hegaztiak bere burua surtara bota ohi zuela esaten da, eta handik sortzen zela bere ondorengoa. Purpuraz eta urrezko lumaz jantzitako arrano baten itxura zuen.