Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fathy, Hassan

Egiptoar arkitektoa (1900-1989). Familia aberatsekoa zen, eta Kairon eta Alexandrian bizi izan zen. Kairoko eskolan Arte Ederretako ikasketak egin zituen. 1960ko hamarkadaren amaieran sortu zen “autoeraikuntza” mugimenduko buru izan zen, eta arkitektura antimodernistaren jarraitzaile sutsua izan zen.