Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fata, Al

Palestinaren askatasunerako mugimendu armatua. 1965ean sortu zen eta Palestinaren Askatasunerako Mugimenduko kide da. Gaur egun, Jassir Arafat da horren buru eta gidari, eta Al Fata neke handiz saiatzen da gobernu arabiarrekin harreman onak mantentzen. Palestina berria sortzeko dotrina eratua du mugimenduak. Al Assifa du atal militarra. Israelek lurralde independente izateko eskubidea baduela onartu zuen Jassir Arafatek 1989. urtean.