Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Fahd Ben Abdelasis Al-Saud

Saudi Arabiako erregea (Riad, 1923). Ikasketa islamiarrak egin eta mendebaldeko kultura ikasi ondoren Hezkuntzako ministro izendatu zuten 1953an. Horren ondoren, Barne ministro egin zuten 1962an, eta gobernuko bigarren lehendakariorde 1967an. 1975ean, koroako printze eta oinordeko izendatu zuten haren anaia Khalid errege zen bitartean. Anaia 1982an hil ondoren, Saudi Arabiako errege egin zuten. 1990ean Irakek Kuwait inbaditu zuenean, baimena eman zion Estatu Batuetako armadari bertatik Iraken kontra egiteko.