Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezekias

Judako erregea (K.a. 726 - K.a. 697). Akazen semea eta haren ondorengoa. Isaias igarleak bultzaturik, idoloen gurtza gaitzetsi, Tenplua eraberritu eta apaizgo lebitiarra antolatu zuen berriro. Jerusalem gotortu eta bere lurraldea Asiriaren mendekotasunetik askatu zuen. Birritan eutsi zion Senakeribi. Lehenbizikoan, hark garaitu bazuen ere, bigarrenean bere armada misteriotsuki galdu zen.