Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ezeiza, Antxon

Gizpuzkoar zinema zuzendaria (Donostia, 1935). Dokumental laburrak egin ditu: A través de San Sebastián, A través del fútbol, Ikuskak, etab. 1989an lehen film luzea egin ondoren, Ke arteko egunak-Días de humo –kritikari askok susmakor hartu zuten, ez baitzioten barkatzen ideologia abertzalea–, 1995. urtean egin zuen bigarrena, Felicidades Tovarich, oso urruti geratzen zena Ezeizak 80ko hamarraldian bultzatu zuen euskal zinemaren eredutik. Filmak ez zuen batere oihartzunik izan. Urte askoan Donostiako Zinemaldiko Hautapen koordinatzaile izan da, eta epaimahaikide izan da Berlingo eta Donostiako Zinemaldietan.