Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etxaburu, Aitor

Gipuzkoar eskubaloi jokalaria (Eibar, 1966). J.D. Arraten hasi zuen Etxaburu piboteak bere kirol ibilbidea. Hainbat taldetan aritu da, F.C. Barcelonan, Tekan, B.M. Granollersen eta C.D. Bidasoan, besteak beste. Barcelonarekin lortutako garaipenen artean, 1987-1988 eta 1988-1989 denboraldietan Liga txapelketa eta 1987-1988 denboraldiko Errege Kopa azpimarratzekoak dira, besteak beste. 1989-1990 denboraldian Teka taldeak fitxatu zuen, eta Europako Errekopa eta Asobal Kopa irabazi zuten. Zazpi denboraldi egin ditu dagoeneko C.D. Bidasoarekin. Irunen egin duen urterik oparoena 1994-1995eko da, Europako Kopa eta Liga Asobal tituluak eskuratu baizituzten. 1995-1996 denboraldian, berriz, Errege Kopa eta Superkopa lortu zuten eta 1996-1997 denboraldian Europako Errekopa irabazi zuen Etxaburuk Bidasoarekin.