Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estebe IXa Duxan

Serbiako errege eta enperadorea 1331-1335 urteetan (1308 - Diavoli, 1355). Bulgariarrak menderatu ondoren (1331), Epiro, Tesalia eta Mazedoniaz jabetu zen. Inperio bizantziarraren urratsen jarraitzaile serbiarren, eslaviarren eta greziarren enperadore bihurtu zen. Lege kode bat eman zuen argitara (Zakonik Tsara Douchana) eta Serbiako patriarkatza sortu zuen.