Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estebe Ia Bathory

Poloniako erregea 1576-1586 urteetan (1533 - Grodno, 1586). Transilvaniako printzea izan zen 1571-1576 urteetan, eta 1756an aukeratu zuten Poloniako errege. Izendapen horren aurka altxatu zen Dantzig (Gdansk) hiriaren kontrako gerran aritu zen hurrengo bi urteetan. Ivan IV.a Izugarria, Errusiako tsarra, menderatu ondoren, Baltikoko jaun eta jabe bihurtu zen. Kontrarreforma sendotu zuen Polonian.