Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Estebe Bloiskoa

Ingalaterrako erregea 1135-1154 urteetan (1097 - 1154). Bloisko kondearen semea eta Gilen Konkistatzailearen biloba zen. Henrike I.a erregea hil zenean, erregetzaz jabetu zen Estebe Bloiskoa Matilde benetako oinordekoa baztertu ondoren. Matilde saiatu zen erregetza lortzen baina alferrik. Bere semea hil ondoren (1153), Matilderen semea (geroko Henrike II.a) hautatu zuen ondorengo Estebe Bloiskoak.