Eskania
(Suediarrez, Skane) Suediako hegoaldeko penintsula eta probintzia zaharra, Øresund itsasartearen eta Itsaso Baltikoaren artean. Hiri eta portu nagusiak, Malmö eta Hälsingborg. Eskania “Suediako lorategia” da: laboreak, patatak, erremolatxa, behi eta zerri azienda. Industria kostaldean metatzen da (mekanika, ehungintza, larrugintza eta kautxua). v Historia. VIII. mendeaz geroztik Eskania Danimarkaren mende egon zen, 1658. urteko Roskilde itunaren ondorioz, Suediako lurraldea izatera aldatu zen arte.