Eskandinavia
(Norvegiarrez eta suedieraz, Skandinavien) Norvegiak eta Suediak osatzen duten penintsula, eta hedaduraz, arrazoi geologikoak, antropologikoak eta ekonomikoak direla eta, eskandinaviar herriek hartzen dituzten lurraldeei ematen zaien izena: Danimarka, Suedia, Norvegia, Islandia (hizkuntzaz) eta kultura, historia eta hizkuntza desberdina izan arren Feroe Uharteak eta Finlandia ere tarteko bezala eman ohi dira (arrazoi geografikoak). Guztira 1.186.922 km2 (734.807 km2 Norvegia eta Suediari dagozkienak) eta 23.118.465 biztanle (horietatik 12.726.000 suediar eta norvegiar).