Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

esferometro

iz. Geom. Esfera itxurako azalera baten kurbadura eta erradioa neurtzeko erabiltzen den tresna. Esferometroa hiru-hankako tresna bat izaten da. Hiru-hankakoaren gainean torloju mikrometriko bat izaten du eta torlojuari lotuta 1.000 partetan banatutako disko bat. Diskoaren alboan, diskoa ukitzaile duela, luzera banakoetan banatutako eskala bat du. Hiru-hankakoa esferaren gainean jartzen da eta torlojua esfera ukitu arte jaisten da; torlojuaren, diskoaren eta eskalaren datuen bidez kalkulatzen dira esferaren erradioa eta kurbadura.