Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

esfera

iz. Geom. Zirkunferentzia batek biratzean, eratzen duen gainaldea; delako gainaldeak mugatzen duen gorputza. || Delako gainazalak mugatzen duen gorputz solidoa. || Erradioaren, erdigunearen eta gainazalaren edozein puntu lotzen dituen lerroa edo haien arteko distantzia da. Diametroa erdigunetik pasatzen den eta esferako bi puntu lotzen dituen edozein zuzen da, erradioaren neurriaren bikoitza. Esferarekin edozein planok egiten duen ebakidura zirkulua da, zirkulu nagusia delako planoa erdigunetik igarotzen bada, eta zirkulu txikia erdigunetik pasatzen ez bada. Diametroaren muturrak zirkunferentziaren poloak dira. Ardatz bat emanik, poloetatik pasatzen diren zirkunferentzia nagusiak meridianoak dira, eta ardatzarekiko elkartzutak direnak paraleloak. || Esferaren azalera ezagutzeko formula: A= 4ðr2. Esferaren ekuazioa: x2 + y2 + z2r2. Bertan, x, y, z, hiru dimentsioko espazioan dagoen puntu baten koordenatuak direla eta r erradioaren modulua.  v  Zeru esfera. Esfera ideala, Lurraren esferaren erdigune bera duena; bertan argizariak mugitu egiten dira itxuraz.  v  Esfera armilarra. Zenbait zirkuluz eratuta dagoen eta zeru esfera irudikatzen duen aparatua; erdigunean Lurra irudikatzen duen globo bat du. Aintzina argizagien kokagunea zehazteko erabiltzen zen.  v  Esfera segmentua. Plano paralelo biren artean dagoen esferaren bolumenaren zatia.  v  Esfera sektore. Esfera txapelaren eta txapelaren ertzeko puntuei dagozkien erradioek eratutako gainazal konikoaren artean dagoen esfera zatia.  v  Esfera txapela. Plano batek esfera ebakitzean sortzen diren zati bietako bakoitza.  v  Esfera zona. Plano biren artean dagoen esfera zatia.