Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Esenin, Serge Alexandrovitx

Errusiar olerkaria (Konstantinov, 1895 - Leningrado, 1925). Nekazari baten semea zen, eta ondo ezagutzen zuen laborarien mundua. 1916an argitaratu zuen lehen poema liburua. Iraultzak zekarren bizitza berria kantatu zuen: Inonia (1918), Errusia Sobietarra, Martxa Handiko kanta, 26en balada (1923-1928). Isidora Duncanekin ezkondu zen eta harekin Sartaldera egin zuen bidaiaren ondoren, ideia berrien eta izpirituaren eta izadiaren edertasuna suntsitzen zuten industrialtzearen gero eta kontrago jarri zen: Lapur baten aitortza (1921). Gero eta etsiago, edaten hasi zen; Gizon beltza (1925) bere azken obra idatzi eta bere buruaz beste egin zuen. Haren obrak harrera ona izan zuen gazteen artean, baina alderdi komunistak langileriarengandik urrutikotzat jo zuen, eta debekatu egin zuen.