Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eseniar

iz. eta izlag. Sekta judu bateko kidea (K.a. II. mendea - K.o. I. mendea). Aszetismoa, garbitasuna, zelibatoa, ondasunen jabego komuna eta jantzi zuria ziren eseniarren ezaugarriak. Qumrâmeko elkarteak Justizia maisu bat zuen, mesias bat iragartzen zuena. Kristautasunaren sorrerarekin lotu izan da, baina ez dago hori ziurtatzerik.