Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Escaut

(Neerlanderaz, Schelde) Belgika, Frantzia eta Holandako ibaia (430 km). Frantziako Aisneko departamenduan sortzen da eta Cambrai eta Valenciennesko hirietatik igarotzen da. Iparraldeko ikatz arroak eta industrialdeak ureztatzen ditu, dauzkan ibaiadar (Scarpe, Lys) eta ubideei esker. Belgikan sartuta, Tournai eta Anberesko hiriak zeharkatzen ditu. Holandan sartzen da ondoren eta estuario zabal bat eratzen du han. Europako ibairik garrantzitsuenetakoa da eta ubide bihurturik dago erabat.  v  Historia. Escaut ibaia Europa mendebaleko merkataritza bide garrantzitsuenetakoa izan zen Erdi Aroan, Gante eta Anberesko hiriei itsasorako irteera ematen baitzien. XVII. mendean, Amsterdam eta Rotterdameko portuak nagusitu ziren, eta bigarren mailan geratu ziren Escaut ibaiaren ertzeko portuak. Herbeheretako gerrek eta nazioarteko interesek ere zerikusi handia izan zuten beherapen horrekin (ibai bidezko garraioa ez zen XVIII. mende bukaera arte normaldu).