Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

errefau 1

iz. Bot. Baratz landarea, sustrai mamitsu barne-zuria eta azal-gorria duena (Raphanus sativus); delako sustrai mamitsua. ik. lutxarbi. Errefauak hosto handi zabalak eta lore urdinxkak izaten ditu. Jateko ona da; egosita edo gordinik jan daiteke. Jatorriz Txinakoa da, baina gaur egun Europa eta Amerika guztira zabaldua dago. Lur berri eta harroetako landarea da, lur zekenetan errefau txikiak eta zapore minekoak hazten baitira. Badira zenbait mota: Errusiako zuria, Kataluniako arrosa etab. nErrefau mina (Armoracia rusticana). Sustrai eta buru sendoko baratz landarea, metro bete inguru garai egiten dena, beheko hostoak zabalak eta goikoak lantza itxurakoak dituena. Jatorriz, Errusiako hego-ekialdekoa eta Asia mendebalekoa da. Sustraia jateko ona du: medikuntzan asko erabili izan da gosea sorrarazteko edo eskorbutoaren kontrako sendagai gisa.