Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erreduzitzaile

izond. Erredukzioa egiten duena edo egiteko balio duena.  v  Kim. Edozein molekulaz edo ioiaz esaten da elektroiak ematen dituenean, hau da, oxidatzen denean. Erreakzio horri oxidazio-erredukzio deritza. Erreduzitzaileen artean aipagarriak dira karbonoa, hidrogenoa, metalak eta aleazioak, besteak beste.  v  iz. Teknol. Ardatz-eraginaren bira kopurua gutxitzeko, ardatz eragilearen eta haren artean kokatzen den tresna mekanikoa.  v  elektr. Zirkuitu elektrikoaren korrontea erregulatzeko erabiltzen den etengailua.