Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Errecart, Jean

Nafarroa Behereko politikaria (Oragarre, 1909 - Oragarre, 1971). Bigarren Mundu Gerra amaitzean Oragarreko lehendabiziko alkate eta Donapaleuko kontseilari nagusi hautatu zuten. Parisen izan zen senatore 25 urtez. Gerra ondoren Lur Berri izeneko Nafarroa Behereko nekazari kooperatiba aitzindaria sortu zuen, Amikuzen.