Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erreboilo

iz. Zool. Soleidoen familiako arrain zapal biribila, 80 cm inguru luze dena, jateko oso ona (Psetta maxima edo Scophthalmus maximus). Kolorez gris berdaxka edo arrea izaten da, pintar ilunekin. Ez du izaten ezkatarik. Europa aldeko Atlantikoko itsasertzetan, Ipar Itsasoan eta Itsaso Baltikoan bizi da; hareetan ezkutatuta egoten da. Hurbiltzen zaizkion oskoldunak, soinberak eta arrainak harrapatuz elikatzen da.  v  Erreboilo ezkataduna (Scophthalmus rhombus). Erreboilo arruntaren antzekoa da, baina ezkataduna. Orbain argiak izaten ditu. Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.