Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ermesenda Carcasonakoa

Bartzelonako kondesa (972 - Bartzelona, 1058). Ramon Borrellen emaztea zen. Senarra hil ondoren, gobernuburua izan zen, Ramon Berenger Konkorra semea adin nagusira iritsi arte (1018-1020). Nortasun handiko emakumea zen eta semea hildakoan, gobernuburua izan zen berriro ere, bere biloben ordezko bezala (1035-1040).