Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ermengol

Urgelleko zenbait konderen izena.  v  Ermengol I.a. Kordobakoa. 992tik 1010era izan zen konde (1010. urtean hila). Elizarekiko harremanak estutu eta arabiarren aurka borrokatu zen. Kordobarako espedizioko gudu batean hil zen.  v  Ermengol III.a 1038tik 1066ra izan zen konde (1066. urtean hila). Lleidako eta Zaragozako arabiarren aurka borrokatu zen. 1064. urtean Barbastroko konkistan parte hartu zuen.  v  Ermengol IV.a. 1102tik 1154era izan zen konde (XI-XII. m.). Oso gazte zela, Balaguer, Zaragoza eta Lleida hartu zituen Aragoiko Alfontso I.arekin eta Ramon Bereguer III.arekin batera.  v  Ermengol X.a. 1267tik 1314era izan zen konde (1260 - 1314). Kataluniako eta Aragoiko erregeen kanpainetan parte hartu zuen: Sizilia (1282, 1288-1289), Alfontso II.arekin batera, Menorca (1287). Urgelgo azken kondea izan zen.