Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

erlastar

iz. Zool. Apidoen familiako Bonbinae azpifamiliako intsektu iletsua; hainbat intsektu motari ematen zaio izen berbera. Erlearen antzekoak dira guztiak. Ile tentea izaten dute, zerrenda horixkaz eta beltzez osatua. Ia Europa guztiko belardietan eta basoetan ibiltzen dira.