Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erben, Karel Jaromir

Poeta, etnografo eta filologo txekoa (Miletin, 1811 - Praga, 1870). Testu zaharrak, Jan Husen obra txekoak eta lehen literatura txekoaren antologia bat eman zituen argitara. Harenak dira Bohemiako kantu nazionalak (1842-1845), Ehun ipuin eta eslaviar herrietako elezaharrak (1865). Balada eta poema bilduma bikain bat eskaini zuen 1853. urtean Elezahar nazionalak izenaz.