Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eraso, Benito Frantzisko

Nafar militarra (Garinoain, 1793 - 1835). Karlista zen. Espainiako Independentziako gerran parte hartu ondoren, “fedearen armada” izeneko gudarostea osatu zuen Nafarroan (18.000 gizon). 1833an, Espainiako errege izendatu zuen Karlos VII.a Orreagan, baina Nafarroako erregeordeak Nafarroa Behererantz ihes egitera behartu zuen. Itzulitakoan Zumalakarregiren agindupean jarri zen, eta Urduña, Ordizia, Durango eta Eibar hartu zituen. Deskargako mendatean Espartero garaitu zuen (1835ko ekaina). Zumalakarregi zauritu ondoren, Eraso izan zen Bilboko setioaren zuzendari. 1835eko uztailean, Mendigorriko liberalen aurkako gudu batean larri zauritu zuten, eta kasernara erretiratzean, zaldi gainetik erori eta hil egin zen.