Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ephron, Nora

Estatubatuar eleberrigilea, gidoigilea eta zinema zuzendaria (New York, 1941). Los Angelesen egin zituen ikasketak. Kazetari gisa aritu zen lanean 1963-1968 urte bitartean, New York Post egunkarian. 1970eko hamarraldian zutabegilea izan zen Esquire eta New York aldizkarietan. Wallflower orgian (1979), Entsalada eroa (1975) eta Emakumeei buruzko gauzak (1978) lanetan biltzen ditu bere artikuluak eta zutabeak. Samintasuna (1983) eleberria oinarri hartuta (bere ezkontzari eta dibortzioari buruzkoa) Amaitu da pastela (1986) filmerako gidoia idatzi zuen. Alice Arlen-ekin batera Cookie (1989) filmerako gidoia idatzi zuen eta bere ahizpa Delia Ephron-ekin Silkwood (1983) eta Hau da nire bizitza (1992) filmetako gidoiak. Noraren gidoiak dira, halaber, Harryk Sally aurkitu zuenean (1983) eta Nire zeru urdina (1990) filmekoak. Horrez gainera, Hau da nire bizitza filmaren zuzendaria izan da eta Zerbait gogoratzeko (1993) filma idatzi eta zuzendu du.