Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Épernongo dukea (Jean Louis de Nogaret de la Valette)

Frantses politikaria (Caumont, 1554 - Loches, 1642). Henrike III.aren mignon edo kuttunetako bat izan zen. Henrike IV.aren garaian, erregearengandik urrundu zen, baina Maria Mediciren erregeordetzaren garaian gortera itzuli zen berriro. Richelieu kardinalak baztertu zuen betikoz agintetik.