Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eoliar

iz. eta izlag. Eoliako biztanlea; Eoliari dagokiona. Doriarrak iritsi aurretik Grezian bizi zen antzinateko herria zen eoaliarrena. Tesalia inguruan azaldu ziren lehenbizi, eta gero Greziako erdialdera hedatu ziren, Beozian eta Mendebaleko Peloponesora batez ere. Eoliarren hizkuntza da grekoaren dialektorik zaharrena.